Asteazkenak zeru hodeitsua ekarriko digu, lehen orduetan bederen. Hodeiekin batera, euria ere bota dezakeela ohartarazi du Euskalmetek. Arratsaldean, berriz, zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Haizeari dagokionez, ipar osagaikoa izango da, eta gogor ariko da. Tenperaturetan aldaketa nabarmena etorriko da: 11 eta 18 gradu arteko alde termikoa iragarri dute hiribururako.
Antzeko giroa ostegunera luzatuko dela dirudi. Izan ere, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Haizean ez da aldaketarik egongo, eta bezperaren portaera berdintsua izango du: iparraldetik joko du, eta bolada gogorrekin, gainera. Bezperan tenperaturetan izandako aldaketa finkatuko da ostegunean, 10 eta 18 gradu arteko alde termikoarekin.