Giro eguzkitsuarekin hasiera emango diogu asteari. Azken orduko aldaketarik izaten ez bada, egun osoa hala mantenduko da. Haizeari dagokionez, goizean hegoaldetik ariko da, baina eguerdia pasata ipar osagaira pasatzen hasiko da. Beste behin, beroa bueltatuko da: 12 eta 29 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.
Antzeko egoeran mantenduko da asteartea, baina soilik hasieran. Izan ere, arratsaldetik aurrera hodeiak ugarituko dira. Eolok antzeko portaera izango du: hegoaldekoa izango da goizean, baina, ondoren, iparraldetik ariko da, bolada gogorrekin. Minimoak dezente igoko dira Gasteizen, 16 gradutik hasita, eta gehienez 28 gradura iritsiko gara.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.