Aukera gutxi izango du Mikel Landak, bere kirol ibilbideko azken txanpan, garaipen handirik lortzeko. Baina halaxe egin du gaurkoan, lasterketako faboritoen aurretik . Murgiarrak Espainiako Vueltako 20. etapa irabazi du, mendi jardunaldirik gogorrenean. Azken mendatean, helmugarako zazpi kilometro falta zirela jo du erasoa, eta Johannessen atzean utzita bakarrik iritsi da helmugara, garaipena lortuz itzuli handi batean bederatzi urte luze ondoren.
Bestetik, ez da aldaketa handirik izan sailkapen nagusiko lehen sailkatuen artean eta Enric Masek lidergoa sendotu du. Ezustekorik ezean, bihar irabaziko du bere lehen itzuli handia. Primoz Roglic izango da bigarren eta Felix Gall hirugarren.