⛅ EGURALDIA

Giro eguzkitsua finkatuko da

Juanma Gallego

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizean goizeko lainoak kenduta, zeru nahiko garbiak izango ditugu, goranzko tenperaturekin.

Egun eguzkitsua izango dugu ohiko lan asteari agurra emateko. Hori bai, goizeko lanbroak altxatzean izango da hori. Haizeari dagokionez, lehen orduetan hego-mendebaldekoa izango da, baina gero ipar osagaia hartuko da, eta bolada gogorrekin jardungo du. Atzokoaren pareko tenperaturak izango ditugu, 8 eta 23 gradu artekoekin.

Asteburuari dagokionez, bi egunetan lainoak errepikatuko dira, baina, orokorrean, zerua hodei gutxikoa izango da. Hodeiak egotekotan, larunbataren hasieran eta amaieran egon daitezke. Beste behin, tenperaturak goranzko joeran jarriko dira, batez ere maximoetan. Hala, larunbatean 10 eta 26 gradu artean ibiliko dira termometroak, eta igandean, berriz, 9 eta 29 gradu artekoa izango da aldea.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago