Lanbro eta lainoekin hasiko da ostegunak, baina, ondoren, giroa eguzkitsua mantenduko bide da. Eolo ipar partetik ariko da, aparteko indarrik gabe. Atzoko joerari jarraiki, tenperaturek beherantz egingo dute: 9 eta 19 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.
Ostiralak ere lanbroa eta lainoak ekarriko ditu gosaltzeko. Bezperaren bilakaera berdina izango du ondoren eguraldia, giro eguzkitsua nagusituko baita. Haizea, oraingoan, hego-mendebaldetik hasiko da egunaren lehen partean, baina gero, berriro ere, ipar osagaira joko du, dezente zakarrago. Minimoak are gehiago jaitsiko dira, maximoek eutsiko diotelarik: 7 eta 20 gradu artean mugituko dira tenperaturak.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.