EH Bilduren Arabako Mahai Politikoak Eva Lopez de Arroiabe Saez de Maturana proposatu du datorren urteko maiatzean izango diren foru hauteskundeetan zerrendaburua eta Arabako ahaldungaia izateko. "Ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko eta herrialdeak behar dituen politika publikoetan jauzia emateko pertsonarik egokiena" dela esan dute.
Halaber, azpimarratu dute 2023ko foru hauteskundeetan emaitza historikoak lortu zituela EH Bilduk Araban. "Irabaztetik 1.200 boto eskasera" gelditu zirela nabarmendu dute, eta Gasteizko barrutian "lehen aldiz indar bozkatuena" bilakatu zirela.
"Orain jauzi bat emateko garaia heldu dela" uste du EH Bilduko Arabako Mahai Politikoak, "herrialdeak bestelako gobernantza eredu bat behar duelako eta Eva Lopez de Arroiabe pertsonarik egokiena da erronka horiei guztiei anbizioz erantzuteko eta EH Bilduren proiektua ordezkatzeko".