⛅ EGURALDIA

Bestelako itxura hartzen

Juanma Gallego

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Aldaketa gauzatzen hasi da, eta euriren bat eta guzti izan dezakegu egunean zehar.

Itxura berria ekarriko du asteazkenak, goizean goizetik zerua estalita egongo delako, eta euria egiteko aukera ere egongo baita. Ondoren, eguna tarteka hodeitsu mantenduko da. Eolo iparretik ariko da, bolada gogorrekin. Tenperaturek beheranzko joeran jarraituko dute, 12 eta 16 gradu arteko alde termikoan.

Osteguna, berriz, laino eta lanbroekin hasiko da, eta horiek altxatzean ortzia tarteka hodeitsu geratuko da, bereziki egunaren lehen partean. Arratsaldean, ordea, hodeitzak gutxitzera egingo du. Haizea ipar osagaian egongo da, ahul edota tarte biziekin. Alde termikoa dezente handiagoa izango da, eta minimoetan igarriko da aldaketa handiena: hiriburuan 8 eta 19 gradu artean egongo dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago