⛅ EGURALDIA

Gauzatzear da aldaketa

Juanma Gallego

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Arratsaldetik aurrera hodeiak eta lehen euriak izango ditugu, eta bihar tenperaturak amilduko dira.

Gaurkoz zerua nahiko garden mantenduko da goizean, baina arratsaldetik aurrera aldaketaren lehen zantzuak igartzen hasiko dira. Izan ere, hodeiak agertuko dira, eta arratsaldearen amaierarako euria eta guzti egin dezake, klaseak hasi berri dituzten haur eta gaztetxoek uraren zikloa lehen eskutik ikus ditzaten. Eolo goizean mendebaldetik egingo du, eta indar handiagoa hartuko du arratsaldean. 16 eta 24 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Asteazkenean hodei horiek geratuko dira, eta gauez euria mantendu daiteke. Goizetik aurrera, zerua tarteka hodeitsu egongo da. Ipar haizea ibiliko da, bolada gogorekin. Tenperatura maximoak amilduko dira, eguneko alde termikoa 11 eta 17 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago