Zinemaldian aurkeztuko dute, azaroaren 6an iritsiko da zine aretoetara, baina dagoeneko ikus daitezke Sacamantecas-en lehendabiziko irudiak. David Perez Sañudok zuzenduta, Juan Diaz de Garaio hiltzaile arabarraren istorioa kontatzen du pelikulak, eta, besteak beste, Patricia Lopez Arnaiz, Edurne Azkarate, Antonio de la Torre eta Eneko Sagardoi aktoreek parte hartu dute.
XIX. mendearen amaieran dago kokatua, Araban. Hainbat emakume itota agertu dira Gasteiz kanpoaldean, eta Angela Berrostegieta, biktimetako baten ahizpa, justizia bila iritsi da. Krimenen erantzulea Juan Diaz de Garaio nekazari analfabetoa dela frogatu nahi du.
2024ko udazkenean hasi zuten grabazioa, eta, besteak beste, Gasteizko Santa Maria katedralean, Aihotz plazan eta Probintzia plazan filmatu zuten, 3.000 figurante eta espezialista baino gehiagoren laguntzarekin.