Lanbro eta lainoekin hasiko da eguna. Gainerakoan, zerua hodei gutxirekin edo nahiko oskarbi geratuko da. Egunaren bigarren zatian goi hodei batzuk izango dira. Haize aldakor eta ahula izango dugu, arratsaldean ipar partean finkatuko dena. 16 eta 34 gradu arteko alde termikoa espero da Gasteizen.
Larunbatean hauts gandua etor daiteke, goizeko lainoekin batera. Ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke, baina ez dirudi ura botatzeko modukoak izango direnik. Igandean, berriz, ostarteekin jarraituko dugu, baina egunak aurrera egin ahala hodeitza trinkotzen joango da, arratsaldean hodeitu geratu arte. Beroa asteburu osoan mantenduko da: larunbatean 15 eta 31 artekoa, eta, igandean, 18 eta 33 gradu arteko aldea izango dugu.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.