⛅ EGURALDIA

Beroa egosten ari da

Juanma Gallego

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperaturek dezenteko igoera izango dute, batez ere bihar bero handia egingo duelarik.

Gaur lanbro eta lainoekin hasiko da eguna, eta, ondoren, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko da. Eolo aldakor ibiliko da, eta, oporren bueltan edo, indar askorik gabe ariko da. Arratsalde partean tarte biziagoren bat har ditzake, ipar osagaian finkatuz. 11 eta 30 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Ostiralak ere lanbroekin esnatuko da. Ondoren, egunak antzeko bilakaera izango du, hodei gutxirekin edo erabat oskarbi geratuz. Hego osagaian finkatuko da haizea goizean, tarte biziekin; arratsalderako, ipar-mendebaldera egingo du. Alde termikoa handiagoa izango da, muturreko tenperaturetara iritsita: Gasteizen 17 eta 34 gradu arteko alde termikoa espero dute.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago