⛅ EGURALDIA

Argiak jokoa emango du

Juanma Gallego 2026ko irailaren 2a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA
Arratsaldetik aurrera zeru oskarbiak izango ditugu, goranzko tenperaturekin.

Hodeiekin hasiko da asteazkena, baina, ondoren, horiek desagertzera joko dute, eta egun eguzkitsua geratuko bide da. Haizea bezperaren moduan ariko da, ipar osagaiarekin ufa eginez, eta bereziki arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Eguneko alde termikoa 14 eta 24 gradu artekoa izango da.

Aspaldiko partez, lanbro eta lainoak ikusi ahalko ditugu ostegun goizean, baina, goi mailetako tarte batzuk kenduta, orokorrean eguna eguzkitsua izango da. Eolo aldakor ibiliko da, indar askorik gabe; arratsaldean, ordea, ipar-ekialdean finkatuko da, zenbait tarte bizirekin. Maximoak dezente igoko dira, Gasteizen 12 eta 30 gradu arteko aldea espero baitute.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago