⛅ EGURALDIA

Gardentasunerantz

Juanma Gallego 2026ko irailaren 1a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur oraindik hodeiak ikusiko ditugun arren, bihar erabat garbi egongo da.

Atzokoaren antzera joango da gaurkoa, hodei eta ostarte zabalekin. Haizea ipar osagaian finkatuta mantenduko da, eta bereziki arratsalde partean bolada gogorrak izango ditu. Tenperatura maximoek jarraitzen segituko dute: 11 eta 24 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Bezperako hodeiak egunaren hasieran oraindik geratuko dira, baina, ondoren, oskarbitzera egingo du, giro erabat eguzkitsua geratuz. Haizearen ezaugarrietan, ordea, ez da aldaketarik igarriko, iparretik egingo duelako, arratsaldean bolada gogorrak hartuz. Dezenteko igoera gertatuko da tenperatura minimoetan, eguneko alde termikoa Gasteizen 14 eta 24 gradu artean geratuko baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago