⛅ EGURALDIA

Tenperaturak, gorantz

Juanma Gallego 2026ko abuztuaren 31

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bereziki maximoetan igarriko da aldaketa, hodeiak eta ostarteak izango dituen egun batean.

Hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira aste berriari hasiera emango dion egun honetan. Haizea iparraldetik ariko da gehienetan, eta bereziki arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Termometroei dagokienez, maximoetan igarriko da aldaketa handiena: 10 eta 21 gradu arteko alde termikoa espero da Gasteizen.

Biharko eguna gaurkoaren kalko bat izango da, eguraldiari dagokionez. Izan ere, iraileko lehen egunerako hodeiak eta ostarteak iragarri dituzte meteorologoek. Eolo ere berdinetan egongo bide da, ipar osagaian finkatuta, arratsaldean bolada gogorrak hartuko dituelarik. Tenperaturak goranzko joeran mantenduko dira, 12 eta 23 gradu artean.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago