⛅ EGURALDIA

Fresko, baina berotu nahian

Juanma Gallego 2026ko abuztuaren 28a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Igande arratsaldera arte giro eguzkitsua nagusituko da, baina goizean goiz eta gauean txaketatxoa beharko da.

Giro eguzkitsua nagusi izango dugu egun gehienean, baina arratsaldean hodei batzuk agertuko dira. Eolo goizean hego-mendebaldetik ariko da, arratsaldean ipar osagaian finkatuko bada ere. Aurreko egunetakoa baino freskoagoa egongo da eguna, eguneko alde termikoa 11 eta 22 gradu artekoa izango baita.

Asteburuari begira, larunbatean goiz lanbro eta lainoak agertuko dira, baina, ondoren, giro eguzkitsua izango bide dugu. Goi hodeiak baino ez dira azalduko. Giro argitsu hori igande arratsaldera arte mantenduko da, baina ordu horien bueltan beste behin hodeiek ugaritzera egingo dute. Minimoa Gasteizen 12 graduan mantenduko da bi egunetan, eta termometroak gehienez 26 eta 27 gradu arteko langa joko du.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago