Zeru hodeitsuak izango ditugu gaur, baina badirudi azken orduetan horiek gutxitzera egingo dutela. Hodeiekin batera, zaparrada trumoitsuak ere bota ditzake. Haizea mendebaldekoa izango da, eta bereziki mendi inguruetan bolada gogorrak izango ditu. Gasteizen 13 eta 23 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Bihar lanbro eta lainoekin hasiko da eguna, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua geratuko da. Hortaz, Eguzkia ikusteko parada egongo da. Lehen partean haizea hego-mendebaldekoa izango da, baina arratsalderako ipar osagaia hartuko du. Tenperaturak beheranzko joeran mantenduko dira, 11 eta 22 gradu artean.