Giro eguzkitsua ekarriko du ostegunak, eta ipar-mendebaldeko haizea izango dugu. Ebro ondoko eskualderako —Arabako Errioxa— Euskalmetek abisu horia ezarri du, muturreko tenperaturak direla eta: 37 gradurainokoak izan daitezke. Gasteizen, berriz, tenperatura gozoagoak izango dituzte, eguneko alde termikoa 16 eta 27 gradu artekoa izango baita.
Ostiralean goizean lanbroa izan dezakegu, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Goizaldean eta egunaren bigarren partean bero hodeiak garatu daitezke. Eolo hegotik ariko da, ahul-bizi, baina arratsaldean ipar osagaia hartuko du. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira: Gasteizen 16 eta 23 gradu arteko alde termikoa izango dute.