⛅ EGURALDIA

Oraindik, muturrean

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Alerta laranja indarrean da, giro eguzkitsua nagusi izango den asteazken batean.

Hodei gutxiko eta bero handiko eguna izango dugu. Arratsaldean bero hodeiak pilatu daitezke, eta goizeko hego haizeak ipar osagaira joko du arratsaldean, indar gehiagorekin ufa eginez. Alerta laranja mantentzen da, muturreko tenperatura oso altuengatik. Gasteizen 17 eta 34 gradu arteko alde termikoa izango dute.

Ostegunean goiz lanbroa sor daiteke. Ondoren, zerua tarteka hodeitsu geratuko da. Eolo hegoaldetik ariko da goizean, eta ipar partetik arratsaldean. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira, eguneko tartea 15 eta 27 gradu artean ibiliko baitira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago