Hodei eta ostarteekin hasiko da uztaileko azken aste hau. Orduek aurrera egin ahala, ordea, hodeitzak gutxitzera egingo du. Ipar haizea izango dugu, eta arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturen tartea Gasteizen 14 eta 23 gradu artean egongo dira.
Bihar, berriz, erabateko aldaketa dator, eta, beste behin, gogotik egingo du beroa, egun guztiz eguzkitsua izango baitugu. Eolo bezperan baino ahulago ibiliko da, batez ere hegoaldetik ufa eginez. Minimoak 14 graduan geratuko diren arren, 34 gradura arteko maximoak izango dituzte hiriburuan.