Zeru gardenak izango ditugu gaur, baina arratsaldean bero hodeiak agertuko dira. Abisu horia eman du Euskalmetek, tenperatura altuak direla eta: Arabako Errioxan 37 gradura iritsi daiteke. Gasteizen ere beroa izango dute, eguneko alde termikoa 14 eta 36 gradu arteko aldearekin. Haize ahul eta aldakorra izango dugu egun osoan, goizean hegoaldeko osagaia nagusiko bada ere.
Asteburuari begira, larunbatean hodeiak eta ostarteak izango ditugu, eta arratsalderako zaparrada trumoitsuren bat izan dezakegu. Iganderako ere antzeko giroa espero da, hodei eta ostarteekin. Igande goizean euria egin dezakeela diote meteorologoek. Asteburu osoan, minimoa 13 graduan egongo da AEMETen arabera, eta 24 edo 25 graduren bueltan maximoak.