Finala debekatzea eta sustatzea egotzi diote aldundiari, aldi berean

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 23a

Futbol partidaren inguruko polemika indarrean da oraindik. Argazkia: MAIDER ETXEBARRIA

Barriako udalekuan umeei Espainiak jokatutako partida ikustea "debekatu" diela dio PPk. Argiak, anonimo batean abiatuta, kontrako ideia zabaldu du. 

Espainia eta Argentina artean jokatutako Munduko Futbol Kopako finalaren inguruan piztutako polemiketan beste aldaera bat ireki da orain, eta aldundiak bi aldetatik kritikak jaso ditu, udalekuetan partida horren inguruan umeekin hartu beharreko jarreraz.

Batetik, Alderdi Popularrak azalpenak eskatu dizkio aldundiari. Popularrek diotenez, Barriako udalekuetan gurasoek zein gazteek partida ikusteko eskatu zuten, baina antolatzaileek ez omen zieten utzi. 

Bestalde, Argia hedabideak dio diputazioek "udalekuak behartu" zituela telebistan finala jartzera, "gazteek ikusi nahi bazuten". 

Hedabide horren arabera, hasieran begiraleek mezu bat jaso zuten, esanez gazteei bi aukera eman behar zitzaiela, partida ikusi edo ez erabaki zezaten. Ondorengo egunean beste mezu batean azalpen gehiago eman zuten, partida ikustea eskatzen zutenen kasuan lehen zatia jartzeko, eta ondoren ohiko programazioarekin jarraitzeko.   

Hedabideak iturri anonimo batean oinarritu bere informazioa. Begirale hori, Argiaren arabera, kexu mintzo da "gazteak kate espainola ikus-entzuten jarri behar" zituztelako. Albistea abiatu duen iturri anonimoaren arabera, futbol partida bat ikustea "eraso handia da" genero berdintasunari dagokionez. Aldundien erabakia "larria eta sakona" dela esan du izena eman nahi ez duen begirale horrek.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago