⛅ EGURALDIA

Udako giro bete-betea

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 23a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein bihar zeru gardenak izango ditugu, baina ostiral arratsaldean hodei batzuk agertuko dira. 

Beste behin egun eguzkitsua izango da gaurkoa, eta bero handikoa: Ebro ondoko eskualderako abisu horia mantendu eu euskalmetek, muturreko tenperatura oso altuak direla eta. 37 gradurainokoak izan daiteke Arabako Errioxan. Gasteizen, berriz, 14 eta 30 gradu artekoan ibiiko dira. Aurreko egunetan bezala, Eolo iparretik ariko da, eta arratsaldean bolada gogorrak har ditzake.

Bihar goizean giro eguzkitsua mantenduko da, baina arratsaldetik aurrera hodei batzuk agertuko dira. Goizean hego haizea izango dugu, eta iparraldeko arratsaldean. Ordu horietan gogorrago ibiliko da. Gasteizen 14 eta 32 gradu arteko alde termikoa izango dute.

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago