Eguna zenbait hodeirekin hasiko den arren, ondoren egun erabat eguzkitsua izango dugu. Dena dela, baliteke hauts gandua sartzea. Izan ere, ate joka dugun beroaldi honek Saharatik etorritako aire masa bati egozten diote meteorologoek, eta, horrekin batera, hautsa ere etor daiteke. Ipar haizea izango dugu, arratsalde partean indartuko dena. Momentuz Euskametek abisu horia soilik Ebro ondoko eskualderako ezarri du, tenperatura altuengatik -37 gradurainokoak-. Hiriburuan ere beroa izango dute: 13 eta 30 gradu arteko aldea aurreikusi dute.
Biharko, ia agertoki berdina iragarri dute: giro eguzkitsua, hauts gandua izateko arriskua -kutsadura naturala den arren, hautsa kutsatzaile arriskutsua da- eta arratsaldean indarra hartuko duen iparraldeko haizea. Tenperaturak are altuagoak izango dira: Gasteizen 16 eta 32 gradu arteko aldea izango dutela diote meteorologoek.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.