⛅ EGURALDIA

Bero, baina ez larregi

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 21a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Datozen orduetan Lorenzo jaun eta jabe izango da Arabako zeruetan.

Berriz ere egun eguzkitsua izango dugu, goizean hodei batzuk agertuko diren arren. Haizea iparraldekoa izango da, eta arratsaldean bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturei dagokienez, beroa izango dugun arren, ez da demasekoa izango, hiriburuan bederen 13 eta 26 gradu artekoan mantenduko baitira.

Asteazkenak hauts gandua izateko arriskua ekarriko du. Gainerakoan, giro eguzkitsua izango dugu. Bezperan bezala, haizea iparraldetik joko du, arratsaldean bolada gogorrak izango dituelarik. Tenperatura maximoek dezente egingo dute gora: hiriburuan 14 graduan hasi eta 30 graduraino iritsiko dira.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago