⛅ EGURALDIA

Meniaren aurreko eguna

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 16a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur momentuz eguzkia izango dugu, baina bihar hodeiak eta euri pixka bat ere izan dezakegu.

Goiz lanbroarekin hasiko da eguna, baina, ondoren, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Hasieran Eolo mendebaldetik etorriko da, baina egunaren bigarren partean ipar osagaia izango du, ete dezente biziago ariko da, bolada gogorrekin. Tenperaturen tartea 15 eta 28 gradu artekoa izango da.

Aspaldiko partez, aldaketa dakar ostiralak, zerua hodeitsu egongo baita, eta Euskalmetek dio zaparrada bakanaren bate ere egin dezakeela. Haizearen osagai nagusiena iparraldekoa izango da, eta arratsaldean bereziki indartsua izango da. Tenperatura maximoek beheranzko joeran segituko dute, hiriburuan 12 eta 23 gradu arteko alde termikoa izango baitute.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago