⛅ EGURALDIA

Tenperatura jasangarriagoak

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 15a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hiriburuan gehienez 28 gradura iritsiko dira, nahiko garden egongo den asteazken batean.

 

Azken egunotako hodeiak alde batera utzita, gaurkoan zeruak hodei gutxi izango ditu. Halere, metatutako hezetasuna eta beroagatik, arratsalderako bero hodeiak pilatu daitezke, eta zaparradaren bat bota dezake. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, arratsaldean indartu eta ipar osagaia hartuko duena. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira: 14 eta 28 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.

Aspaldiko partez, goiz lanbroarekin hasiko da osteguna. Ondoren, bezperan bezala, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Eolo mendebaldetik ariko da egunaren lehen partean, baina bigarrenean iparretik jardungo du, ahul-bizi, bolada gogorrekin. Tenperaturetan ez da aldaketarik egongo, 15 eta 28 gradu artekoan mantenduko baita.

 

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago