Azken egunotan ohikoa izan den bezala, hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da astearte hau, erdi eta goi mailako hodeiekin. Eolo aldakor ariko da, ahul, eta arratsaldean indartuko da. Hodeiek beroa zerbait arinduko badute ere, tenperatura altuekin jarraituko dugu. Are, gaur zein biharko abisu horiarekin segituko dugu: Gasteizen 16 eta 31 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Bihar zerua gardenago egongo da, eta arratsaldean bero hodeiak pilatu daitezke. Ez dute, momentuz, ekaitza botatzeko arriskuaz ohartarazi, baina bai gauean zirimiria izateko aukeraz. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, arratsaldean tarte biziagoak hartu ahal izango dituena. Tenperatura altuek segida izango dute, 15 eta 31 gradu artekoak izanik.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.