⛅ EGURALDIA

Erdi eta goi mailakoak

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 13a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA
Gaur zen bihar hodei gehiago ikusiko ditugu, tenperaturen goiko langa zertxobait jaitsiaraziz.

Erdi eta goi mailako hodeiek zerua partez estaliko dute gaur, berotasuna pixkatxo bat arinduz: tenperatura altuengatiko abisu horia Ebro ondoko eskualdera mugatuko da gaur. Gasteizen tenperatura 15 eta 28 gradu artean mantenduko da, baina, adibidez, Oionen aldea 17 eta 31 gradu artekoa izango da. Haizea aldakor ibiliko da hasieran, baina arratsaldeak aurrera egin ahala ipar osagaian finkatzen joango da, bolada gogorrekin.

Hodeiak ez dira guztiz desagertuko bihar, erdu eta goi mailetan mantenduz. Eolo antzera ariko da, norabide aldakorretik ufa eginez goizean, eta iparrean kokatuz arratsaldean, indar gehiago hartuta. Oraingoan abisu horiak Araba osoari eragingo dio: hiribururako aurreikuspena 14 eta 31 gradu artekoa izango da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago