p> Zerua tarteka hodeitsu egongo da gaur, erdi eta goi mailako hodeiekin. Arratsean bero hodeiak garatuko dira, baina ez dute ekaitzik iragarri. AEMETen arabera euri txikiren bat egon daiteke egunaren bigarren partean. Ahul eta aldakor egongo den haizeak ipar osagaia hartuko du arratsaldean, dezente indartsuago ufa eginez. Abisu horia ezarri du Euskalmetek, tenperatura altuengatik, eta alerta laranja baso sute arriskuagatik. Gasteizen 18 eta 35 gradu artekoan egongo dira.
Asteburuari dagokionez, AEMETen arabera larunbata igande baino eguzkitsuagoa izango da, eta Euskalmetek bi egunetarako zerua hodei gutxirekin egongo dela dio. Pilatutako bero eta hezetasuna ekaitz modura askatu daitezke igande arratsaldean. Ohartarazpen maila alerta laranjan egongo da larunbatean, muturreko tenperatura altuengatik eta baso sute arriskuagatik. Minimoak 17-18 graduan egongo dira, eta maximoak 38 gradura iritsiko dira larunbat zein igandean.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.