Voloteak bertan behera utziko ditu Gasteiz eta Madril arteko hegaldiak

Anakoz Amenabar 2026ko uztailaren 9a

Madrilerako bidaiak eta Bartzelonakoak indartuko ditu Forondak. Argazkia: ALEA

Aldiz, Bartzelonarako maiztasunak indartuko dituzte urritik aurrera.

Volotea konpainiak Gasteiz eta Madril arteko hegaldiak bertan behera utziko ditu datorren irailean, bidaiari gutxi ibili delako eta hasieran jarri zituzten helburuak bete ez direlako. VIA Forondako aireportua sustatzeko elkarteak azaldu duenez, kontratua urtebetekoa zen, sei hilabeteko bi luzapen izateko aukerarekin, baina konexioari amaiera ematea erabaki dute.

Madrilerako hegaldiak beharrean, Bartzelonako konexioa indartuko dute urritik aurrera, ibilbide horrek datu hobeak utzi baititu. Horrela, astean lau egunetan eskaintzetik bost eskaintzera igaroko da; astelehen, asteazken, ostegun, ostiral eta igandeetan. Horrez gain, joan den ekainaren 1etik martxan dago Gasteiz eta Mao (Menorca) lotzen dituen udako ibilbidea; konexio honek astean bi hegaldi ditu, astelehen eta ostegunetan, eta urriaren amaierara arte jarraituko du.

Madrilgo bidaiak eten arren, VIA elkarteak adierazi du lanean jarraituko duela Forondako eskaintza egokitzeko eta helmuga berriak bilatzeko 2027ko udako denboraldiari begira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago