Atzokoaren itxura hartuko du gaurko egunak: zerua partez hodeitsu egongo da, eta arratsaldearen amaierarako bero hodeiak garatu daitezke. Oraingoan, ordea, hodei horiek ura bota dezakete, zaparrada txiki edo ertain modura. Eolo ahul eta aldakor ibiliko da goizean, baina arratsalderako indartuko da, nagusiki ipar osagaian finkatuz. Bai gaur zein bihar abisu horia eman dute, baso sute arriskuagatik eta tenperatura altuengatik. Gasteizerako 17 eta 36 gradu arteko alde termikoa aurreikusi dute.
Ostiralean ere, zerua tarteka hodeitsu egongo da, baina, kasu honetan, hodeiak gehiago ikusiko dira, erdi eta goi mailakoak izango baitira. Metatutako bero eta hezetasunarekin, bero hodeiak garatu daitezke arratsaldean. Eolo bezperaren portaeran mantenduko da, ahul eta aldakor hasieran, eta iparraldean finkatuta arratsalderako, indar gehiago hartuta. Hiriburuan 18 eta 35 gradu arteko aldea izango dute.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.