⛅ EGURALDIA

Hodeiak zerumugan, baina tenperatura altuak

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 8a

Argazkia: ARITZ MARTINEZ DE LUNA / ALEA

Beroa mantenduko da, baina hodei gehiago ikusiko ditugu zeruan, eta bihar ekaitza bota dezake.

Zeru partez hodeitua ekarriko du asteazkenak, goi hodeiekin. Arratsaldean, gainera, bero hodeiak garatuko dira, baina ez omen dute urarik botako. Eolo aldakor ibiliko da, indar askorik gabe, baina arratsaldean zertxobait indartu daiteke, ipar osagaia hartuz. Gasteizen 17 eta 36 gradu arteko tenperatura izango dute, eta Euskametek abisu horia emana du horregatik.

Antzeko agertokia errepikatuko da ostegunean, zeru partez hodeituekin. Oraingoan bai, Euskalmeten arabera, pilatutako bero hodeiek zaparrada txiki eta trumoitsuak eragini ditzakete. Ipar osagaian finkatuko da haizea arratsaldean, bolada gogorrekin. Alde termikoa 18 eta 36 gradu artekoa izango da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago