Muturreko tenperatura altuengatik alerta laranjan jarraituko dugu gau Arabako erdialde eta hegoaldean, eta abisu horiarekin lurraldearen iparraldean. AEMETen arabera Gasteizen 20 eta 38 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan. Zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da, era haizea ahul eta aldakor ibiliko da. Arratsaldean ipar osagaian finkatu eta indartsuago ariko da.
Momentuz abisu horia ezarria du biharko Euskametek, erdialde eta hegoalderako. Langak zertxobait jaitsiko direla espero du AEMETek: 17 eta 35 gradu arteko aldea iragarri dute hiriburako. Hodei gehiago izango ditugu, goi mailetan kokatuak. Arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, baina ekaitz gisa ura askatzeko aukera edo —bakoitzaren interes ekonomikoen arabera— arriskurik gabe. Haizea ahul eta aldakor ariko da.