⛅ EGURALDIA

Laranjara bueltatu gara

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 6a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein bihar bero asko izango dugu berriro, eta alerta mailetara itzuliko gara.

Bigarren beroaldia abian da, eta, horrekin batera, ohartarazpena: alerta laranjan egongo doa lurralde osoa, muturreko tenperatuengatik: Gasteizerako 17 eta 39 gradu arteko alde termikoa iragarri dute. Logikoa denez, zeru oskarbiak izango ditugu, egun eguzkitsu batean. Arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke, baina ez dute momentuz ekaitz arriskurik iragarri. Hegoaldeko haizea izango dugu goizean, baina ipar osagaira egingo du arratsaldean, tarte bizi eta bolada gogorrekin.

Biharko ohartarazpen maila abisu horikoa izango da, Euskameten aurreikuspenaren arabera. AEMETek, berriz, are tenperatura altuagoak iragarri ditu, minimoetan bederen: hiriburuan 20 eta 38 gradu artekoak. Erdi eta goi mailako hodei batzuk izango ditugu Lorenzo beste behin protagonista izango den egunean. Bero hodeiak pilatu daitezke. Haizeari dagokionez, ahul eta aldakor ibiliko da, baina hego osagaia izango da nagusiena.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago