⛅ EGURALDIA

Bero handia bueltatuko da

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 3a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA
Momentuz hodeiak ikusiko ditugu lehen orduetan, baina asteburuak eguraldi egonkorragoa eta beroagoa ekarriko du.

Momentuz goizean zeru hodeitsuak ikusiko ditugu zenbait lekutan, baina arratsaldean, ordea, argitzera egingo du, bereziki hegoaldean, eta giro eguzkitsuagoa nagusituko da. Ipar edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da. AEMETen arabera, Gasteizen tenperaturak 14 eta 26 gradu artean mugituko dira.

Larunbatean giro lasaia eta atsegina izango dugu. Ostarte zabalak nagusituko dira eta hodei gutxi batzuk baino ez dira agertuko. Tenperaturek gora egingo dute, eta hiriburuan 15 eta 30 gradu artekoak espero dira. Igandean uda giroa are gehiago igarriko da. Eguzkia izango da protagonista nagusia eta zerua ia oskarbi egongo da egun osoan zehar. Tenperaturak nabarmen igoko dira: Gasteizen 14 eta 35 gradu arteko aldea espero da, eta hegoaldean are bero handiagoa egingo du.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago