⛅ EGURALDIA

Arratsaldez garbituko du

Juanma Gallego 2026ko uztailaren 2a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Goizean hodeiak izan arren, orduek aurrera egin ahala eguzkiak gero eta toki gehiago hartuko du.

Ostegunean zeru hodeitsuarekin ekingo diogu egunari, baina goizak aurrera egin ahala hodeitza gutxituz joango da eta arratsaldean ostarte zabalak nagusituko dira. Ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia izango da, eta arratsaldean bolada gogor batzuk izan ditzake. Tenperaturek gora egingo dute zertxobait; AEMETen arabera, Gasteizen 14 eta 25 gradu arteko balioak espero dira.

Ostiralak antzeko eguraldia ekarriko du. Goizaldean eta goizeko lehen orduetan hodeiak ugariagoak izango dira, baina egunak aurrera egin ahala giroa gero eta argiago geratuko da. Haizeak ipar-osagaitik joko du, oro har ahul-bizi, eta arratsaldean biziago ibili daiteke. Tenperaturek ez dute aldaketa handirik izango, eta hiriburuan 14 eta 25 gradu arteko tartea espero da.

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago