Asteazken hodeitsua izango dugu egunaren hasieran, baina, eguerditik aurrera, garbitzera egingo du. Eolo ipar edo ipar-mendebaldeko osagaian egongo da, ahul-bizi. Arratsalderako, bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturen tartea 14 eta 23 gradu artekoa izango da.
Antzeko agertokia ekarriko du ostegunak. Hasi, hodeitsu hasiko da, baina, berriro ere, orduek aurrera egin ahala zerua garbiagoa egongo da. Haizeari norabideari eta indarrari dagokienez ere, berdinetan ibiliko gara: ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia espero da, arratsaldean bolada gogorrak hartuko dituena. 13 eta 25 gradu arteko alde termikoa izango dute hiriburuan.