Hainbat herri Gasteizekin lotuko ditu Arababusek larunbat gauetan

Estitxu Ugarte Lz. de Arkaute 2026ko ekainaren 30a

Gauean zerbitzua emango du Alavabusek. Argazkia: AFA

Langraiz Oka, Kanpezu, Maeztu, Dulantzi, Agurain eta Araia Gasteizekin lotuko dituzte, eta Oion eta Guardia Logroñorekin.

Larunbat gauetan zerbitzu berria martxan jarri du Arababusek hainbat herri ondoko hiriburuarekin lotu ahal izateko. Hala, uztailaren 1etik martxan jarriko dira Langraiz Oka, Kanpezu, Maeztu, Dulantzi, Agurain eta Araia Gasteizekin lotzen duen linea, eta Oion eta Laguardia Logroñorekin.

Gaueko bidaiek, lehengo fasean, 23:00etatik 1:30era bitarteko ordutegiak izango dituzte. Gainera, helburua da, ahal den neurrian, irteera ordu biribilak eskaintzea –ahal dela puntuan edo erdietan– eta koherentzia izatea Gasteizko Tuvisa zerbitzu publikoak ematen duen Gautxori zerbitzuarekin. 

Armiñonen gelditzea

Era berean, asteburuetan arratsaldeko maiztasunak indartuko dira, eta abian jarriko da Armiñon eta Gasteiz arteko zuzeneko lotura Gasteiz/Haro 12 linearen bidez.

Jon Nogales Garraio diputatuak nabarmendu du Armiñonek egunero zuzeneko lotura izango duela Gasteizekin, astelehenetik ostiralera, eskualdeko garraio zerbitzuaren bidez indarrean dagoen garraio publikoaren eskaintza osatzeko. Armiñondik 07:04an aterako da, eta Gasteiztik 15:30ean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago