⛅ EGURALDIA

Arnasa eta loa hartzeko moduan

Juanma Gallego 2026ko ekainaren 30a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein bihar tenperatura jasangarriagoetara bueltatuko gara.

Azken egunetako hodeitzak pasata, gaur, beste behin, argitasuna bueltatuko da zerura: hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da ortzia. Eolo gehienbat ipar partetik ariko da, eta arratsaldean bereziki indarraldiak izan ditzake. Alde termikoari dagokionez, atzoko egunarekin alderatuz ez da aldaketarik izango, Gasteizen 14 eta 26 gradu artekoa izango baita alde termikoa. 

Bihar zerua berriro hodeitsu esnatuko da, baina egoera hori eguerdira arte baino ez da emango, egunaren erdialdean hodeiak gutxituko direla diolako Euskalmetek. Ipar haizea bezperan baino indartsuago ariko da, eta bereziki arratsaldean bolada gogorrak hartu ahal izango ditu. Alde termikoa 13 eta 23 gradu artekoa izango da. 

 

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago