⛅ EGURALDIA

Amildu dira tenperaturak

Juanma Gallego 2026ko ekainaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiak eta euri txikiak izango ditugu datozen orduetan, eta, aspaldiko partez, termometroak ez du 26 graduren langa gaindituko.

Atzoko ekaitzen ondoren —zenbait zenbait puntutan uholde garrantzitsuak eragin zituzten—, gaur goizean zerua oraindik hodeitsu egongo da, baina orduek aurrera egin ahala hodeitza gutxitzen joango da. AEMETen arabera goizean euria izan dezakegu, arratsalderako atertzera egingo badu ere. Ipar-ekialdeko haize ahulak tarte biziak ere izango ditu. Termometroetan, Gasteizen 14 eta 26 gradu arteko aldea espero da.

Asteartearekin batera lanbro eta behe-lainoak ager daitezke, eta tarte hodeitsuren bat ere izan dezakegu. Hegoaldean, baina, zerua hodei gutxirekin mantenduko dela uste da. Ipar mendebaldeko haizea ariko da, ahul-bizi. Tenperaturak berdinetan mantenduko dira hiriburuan, 14 eta 26 gradu artean.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago