Base suteagatiko arriskua abisu horian geratu da gaur, eta alerta laranja mantendu dute tenperatura altu iraunkorragatik: 16 eta 34 gradu artekoak esperokoak dira Gasteizen. Gainerakoan, zerua hodei gutxirekin egongo da, baina arratsaldean bero hodeiak pilatu daitezke. Zaparradaren bat bota dezake, ondorioz. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da.
Larunbaterako, momentuz, abisu horia ezarri dute, tenperaturengatik. Antzera ibiliko dira: beste behin, 16 eta 34 gradu artekoan. Goizean partez hodeitua egongo da, eta arratsalderako oso hodeitsu geratu daiteke. Igandean, berriz, zerua hodeitsu egongo da. Are, AEMETen arabera, euria izan dezakegu. Horrek tenperatua maximoen beherakada ekarriko du: 16 graduan hasi eta gehienez 28 gradura iritsiko dira.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.