⛅ EGURALDIA

Sargoriak geratu nahi du

Juanma Gallego 2026ko ekainaren 25a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Hodeiek Eguzkiaren indarra zertxobait arinduko badute ere, tenperatura oso altuekin jarraituko dugu.

Zerua partez hodeitua egongo da gaur, erdi eta goi mailako hodeiekin. Arratsalderako hodeitza handituko dela espero da, eta, pilatutako beroagatik, zaparra trumoitsuak bota ditzake. Hegoaldeko haizea izango dugu goizean, eta iparraldekoa arratsaldean. Baso sute arriskuagatik abisu horia dago, eta alerta laranja muturreko tenperaturengatik: 17 eta 35 gradu arteko aldea espero da Gasteizen.

Ostiralari dagokionez, zerua hodei gutxirekin edo partez hodeitua egongo da. Arratsaldean, beste behin, bero hodeiak garatu daitezke, eta zaparradaren bat eragin ahalko dute. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu. Termometroetan, bezperaren antzeko aldeak espero dira, 16 eta 35 gradu artekoarekin.

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago