Alerta egoeran jarraituko du lurraldeak datozen orduetan: baso sute arriskuagatik, alerta laranja mantendu Euskalmetek, eta alarma gorria muturreko tenperatura altuak direla eta. Beroaldiaren minimo altuenetako bat izango dugu: 22 graduan hasita; handik goraka,39 gradurainokoak izango dituzte Gasteizen. Gainerakoan, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da, arratsaldeko bero hodeiek zaparrada trumoitsuren bat bota ahalko dutelarik. Hegoaldetiko haizea izango dugu goizean, bolada gogorrekin, eta ekialdekoa arratsaldean.
Biharkoari dagokionez, momentuz alerta laranja mantendu dute, tenperatura altuengatik: 18 eta 35 gradu artekoak izatea espero da. Zerua partez hodeitua egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin. Are, arratsalderako hodeitza handituko da, oso hodeitsu geratu arte. Gaur bezala, bihar ere haizea aldakor ibiliko da, goizean hegoaldekoa eta arratsaldean ipar mendebaldekoak izango direlarik osagai nagusienak.