Euskarabenturak espedizio berriari ekingo dio uztailaren 1ean

Anakoz Amenabar 2026ko ekainaren 23a

Euskarabentura espedizioaren koordinatzaileak. Argazkia: EUSKARABENTURA

Uztailaren 11n Agurainera helduko da, eta hurrengo egunetan Gasteiz eta Araia bisitatuko ditu.

Euskarabentura espedizioak uztailaren 1ean ekingo dio zortzigarren edizioari Atharratzen, eta, hilabeteko abenturaren ostean, uztailaren 31n amaituko da Getxon. Aurten, Euskal Herriko zein diasporako 130 gazte euskaldunek hartuko dute parte jzioqui dugu aldarripean egingo den ibilbidean. Egitasmoaren helburu nagusia, 2018an sortu zenetik, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea eta hizkuntza bizipen positiboekin lotzea da, "belaunaldi berrien artean sare trinko eta aktibo bat eraikitzen jarraitzeko".

Aurten plaza bat lortzeko lehia estua izan da, 264 gaztek aurkeztu baitituzte lanak proposatutako hiru gai nagusien inguruan. Eusko Ikaskuntzak eta elkarteak egindako balorazioaren ostean aukeratu dituzte parte hartzaileak, eta Araba ordezkaritza indartsuarekin egongo da presente: 13 gazte arabarrek (%10) lortu dute espedizioan parte hartzeko beka. Lurraldekako banaketari dagokionez, kamiseta laranja jantziko duten gainontzeko gazteak bizkaitarrak (45), gipuzkoarrak (29), nafarrak (26), lapurtarrak (7), behe-nafarrak (6), zuberotarrak (1) eta diasporakoak (3) izango dira. Sexuaren arabera, parte hartzaileen %59,23 emakumeak dira eta %40,77 gizonak.

Ibilbideari dagokionez, jzioquitarrek 650 kilometro inguru osatuko dituzte guztira, Done Jakue bidearen hainbat adar oinarri hartuta. Espedizioak pisu handia izango du Araban uztailaren erdialdean, hiru etapa esanguratsu egingo baititu lurraldean: uztailaren 11n Agurainera iritsiko da Olatzagutitik, uztailaren 12an Gasteizek hartuko du lekukoa, eta uztailaren 13an Araian egongo dira, uztailaren 14an Gipuzkoarantz abiatu aurretik. Gazteek egunean, batez beste, 17 eta 20 kilometro arteko etapak egingo dituzte oinez, guztira 500 kilometro baino gehiago osatuz.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago