Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu egun gehienean, baina arratsaldean bero hodeiak garatuko dira, trumoi ekaitzak botatzeko aukerarekin. Hegoaldeko haizea egongo da goizean, bolada gogorrekin, eta iparraldekoa arratsaldean. Haizea eta beroa direla eta, baso sute arriskuagatik abisu horia mantendu dute gaurkorako. Tenperatura minimoa 18 graduan egongo da, eta 33 graduan maximoa.
Asteburuari dagokionez, larunbatean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Arratsaldean ekaitzak jo dezake. Igandean, berriz, beste behin Eguzkia ororen gainetik gailenduko da. Tenperaturek goranzko joeran jarraituko dute, temati. Izan ere, bi egunetan bero handia izango dugu: 17 eta 3 gradu arteko aldea egongo da larunbatean, eta 20 eta 38 artekoa igandean.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.