Berdinetan jarraituko dugu gaur, giro eguzkitsuarekin eta tenperatura oso altuengatik. Euskalmetek abisu horia ezarri du, baso sute arriskua eta tenperatura altuak direla eta: Gasteizen minimoa 17 graduan egongo da, eta orduek aurrera egin ahala 36 graduko langara iritsiko da. Hegoaldeko haizea izango dugu goizean, baina arratsaldean ipar osagaian finkatuko da.
Eguzkia jaun eta jabe izango da berriro, eta, momentuz iragarri ez badute ere, litekeena da abisu horia berriz ere indarrean jartzea. Baso sute arriskua handiagoa izango da aintzat hartzen badugu hego haizea bolada gogorrekin ibiliko dela, arratsaldearen amaieran ipar osagaian finkatuko bada ere. Tenperaturetan ez da aldaketa handirik espero, eguneko tartea Gasteizen 17 eta 34 gradu artean ibiliko baita.