Giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu gaur, eta arratsalderako bero hodeiak pilatu daitezke. Oraingoan bai, hodeitza horrek ekaitza bota dezake egunaren amaieran. Goizean hegoaldeko haizea izango dugu, eta hegoaldekoa arratsaldean. Tenperaturei dagokienez, 15 eta 35 gradu arteko aldea izango dugu.
Biharko egunean ere giro eguzkitsua izango da nagusi, baina oraingoan ez dute ekaitza botatzeko arriskuaz ohartarazi. Hortaz, bustitzeko arriskurik ez, baina ezta giroa zertxobait freskatzeko aukerarik ere. Eolok patroi berdina jarraituko du, goizean hegoaldetik ufa eginez, eta iparraldetik arratsaldean. Tenperaturak goranzko joeran tematuko dira, 16 eta 36 gradu arteko aldeekin. Giroa eguzkitsu egongo da. Hego-haizea ibiliko da; arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura gutxi edo nahikoa igoko da.