⛅ EGURALDIA

Uda giroa erabat ezarri da

Juanma Gallego 2026ko ekainaren 16a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur bero handia izango dugu, baina bihar are beroagoa izango da eguna.

Eguna lanbro eta lainoekin hasiko da, baina, ondoren, Lorenzo jaun eta jabe izango da Arabako zeruetan. Egunean zehar bero dezente pilatuko denez, arratsaldetik aurrera bero hodeiak garatzeko aukera egongo da, baina ez dirudi hezetasuna ekaitz gisa botako dutenik. Haizea ipar osagaian finkatuta egongo da, eta tenperaturen tartea goiko langetatik mantenduko da, 14 eta 30 gradu artean.

Asteazkena ere bide beretik joango da: goizean goizeko lainoen ostean, giro eguzkitsua gailenduko da berriro. Beste behin, arratsaldetik aurrera bero hodeiak pilatu daitezke. Goizean Eolo hegoaldetik ariko da, eta iparretik arratsaldean. Tenperaturek are gehiago egingo dute gora, eguneko alde termikoa Gasteizen 15 eta 35 gradu artekoa izango baita.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago