solasaldia

'Euskal Herria euskalduntzeko pausoak' mahai-ingurua

Jon Hidalgo eta Ekaitz Anda 2026ko ekainaren 14a

Zenbateko erantzukizun konpartitua dugu lur hauetako biztanle guztiok? Zer da gehiegi eskatzea? Nola lortu euskaldunok eta euskarak merezi dugun justizia, bidean errespetuz jokatuta biztanle guztien bestelako lehentasunekin eta arazoekin? Zergatik ez da doakoa oraindik euskara ikastea?

Solasaldia antolatu du ALEAk, laneko euskara eskakizunetatik abiatuta, Euskal Herria euskalduntzeko trantsizio ereduen inguruko eztabaidan murgiltzeko, gaian adituak diren hiru hizlarirekin.

Euskararen inguruan sentsazio kontrajarriak daude Euskal Herriko zenbait txokotan. Batetik, pairatzen jarraitzen dugu euskaldun komunitateari egindako zaurien ondorioak, urrun gaude hizkuntza normalizatu bat izatetik. Eta aldi berean, batzuek sentsazioa dute euskaldunok gehiegi eskatzen ari garela, eta erdaldunak baztertzen.

Zenbateko erantzukizun konpartitua dugu lur hauetako biztanle guztiok? Zer da gehiegi eskatzea? Nola lortu euskaldunok eta euskarak merezi dugun justizia, bidean errespetuz jokatuta biztanle guztien bestelako lehentasunekin eta arazoekin? Zergatik ez da doakoa oraindik euskara ikastea?

Maiatzaren 26an elkartu ginen Izaskun Arrue Kulturgunean, euskara arloan adituak diren hiru hizlarirekin.

Jokin Larrañaga, Arabako Foru Aldundiko Euskara zerbitzuburu ohia.
Agurne Gaubeka, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria.
Pello Igeregi, abokatua, ELA sindikatuko Euskara arduraduna.

Euskararen normalizazio bidean eman beharreko urratsei buruz hausnartzeko aukera izan genuen bertan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago