Hodei gutxiko zerua izango da gaurkoa, eta Eguzkia dotore azalduko da zeruan. Egongo diren hodei apurrak goi mailakoak izango dira. Eolo aldakor ibiliko da, baina arratsalderako ipar-ekialdeko osagaian finkatuko da, goizean baino biziago. Tenperaturak 9 eta 26 gradu artekoan ibiliko dira.
Asteburuari dagokionez, bi egunetan lainoak agertuko dira goizean, baina gero hodei batzuk baino ez dira geratuko zeruan. Beroa pilatuko denez, bereziki igande arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke, baina ez dirudi ekaitzak joko duenik. Bero handia egongo da asteburu osoan zehar. Minimoak 10 eta 16 graduan egongo dira larunbat eta igandean, eta bi egunetan maximoak Gasteizen 33 gradura iritsiko dira.